XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizon eta emakume indartsu hauek oso tenperatura latzak jasaten eta oso egoera latzean bizitzen ohituta daude.

Duten adoreari esker lur latz eta txiroek ez dituzte menperatzen, baina orain Estatu berrien egitura baterakorrei aurre egin behar diete.

Basamortuko jabe izaten ez diete uzten batetik, eta duintasunezko irtenbiderik ez diete irekitzen bestetik.

Horregatik tuareg-taldeak antolatu egiten dira beren betiko lurretan bizitzeko eskubidea izan dezaten.

Saharan Tuaregen Askapenerako Fronteak hiru dira.

Batez ere Niger eta Maliko gobernuen aurka ari dira gerrila-gerran, haien armadei aurre eginez.

1990. urtean gerrilariek Malin matxinatu egin ziren eta bertako armadak arazoan zerikusirik ez zuten 200 pertsona inguru hil zituen.

Borrokak hasi zirenez gero 3.000 pertsona inguru hil direla eta 100.000 errefuxiatu baino gehiago direla uste da.

1992. urtean Maliko gobernuak itun bat sinatu zuen iparraldeko lurraldeei estatutu berezia emanez.

Agian tratatu horren bidea har dezake Nigerko gobernuak (...)

Hiriak goizean eta ilunabarrean bizi dira.

Eguzkiak gogor jotzen duen garaian gizaki eta animaliek biaoa (gaila deitzen dutena) egiten dute itzalean, bestela deshidratatu egingo liratekeelako.

Hiri hauetako batzuetan Afrika beltzean razzietan preso hartutako ume eta gazteak esklabu saltzen ziren.